Gazteen Euskal Behatokiaren aurkezpena

Zer den

Gazteria zertan den eta zein bide daraman, horixe momentu oro eta orokorrean jakiteko balio du. Tresna bat da beraz, administrazioek gazteria dela-eta egiten dituzten ekintzek zein eragin duten balioesteko aukera emango diguna.

AGINDUA, 1999ko abenduaren 10ekoa, Kultura sailburuarena, Gazteen Euskal Behatokia sortu eta horren eginkizunak zehazteko.

HARREMANETARAKO

Uriortu, 11 behea, 48007 Bilbao. Tel: 94 403 16 45, gaztebehatokia@euskadi.eus

Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 08:30-14:00

Gazteen Euskal Behatokia

Helburuak

  • Agiri-funts bat osatzea. Gazteen arazoen berri emateko balio behar du, zuzenean nahiz zeharka.
  • Gazteri horren joera berriak, aldaketak, eta joera eta aldaketa berri horiekin batera datozen edo doazen beste faktore batzuk aztertzea.
  • Prestaketak egiteko edo bideragarritasuna ezagutzeko ikerketa eta azterlanak egitea, aditu-bilerak antolatzea eta, beharrezkoa bada, lan-taldeak osatzea.
  • Prozesu horien berri zabaltzeko ahaleginak egitea, eta, hala egokitzen bada, gazteei buruzko aldizkariak egitea.
  • Gazte-kontuak direla-eta, erabakiak hartzen dituzten agintarien, ikerlarien, profesionalen eta beste eragile batzuen artean informazioa batak besteari emateko bideak erraztea.
  • Beste erakunde eta organismo batzuei gazteei buruzko aholkuak ematea.

Zerbitzuak

  • Bibliografia eta agiri berezituak.
  • Gazteriaren arazoei buruzko aholku-zerbitzua.
  • Gazteriari buruzko agiri-buletina.
  • Prestakuntza-proiektu urterokoa, bai Administrazioko politikari eta teknikari arduradunei, bai gazteriaren arloan lan egiten duten erakunde publiko eta pribatuetako profesionalei zuzenduta.
  • Biltzarrak, jardunaldiak, mintegiak, eztabaidak eta halako gertakariak antolatzea.
  • Txosten teknikoak egitea.
  • Euskal gazteriari buruzko ikerketak eta txostenak.
  • Gazteriaren inguruko adierazle sistema on line

Norentzako den

  • Gazteriaren inguruko politiketan lanean diharduten arduradun politikoentzako eta teknikarientzako da, bai Eusko Jaurlaritzako, bai foru-aldundietako, bai udaletakoentzako.
  • Gazte-kontuetan lanean diharduten profesionalentzako, eta berdin dio entitate publikoetan nahiz pribatuetan aritzen diren.