Emantzipa

Emantzipatu?
Orain errazago

EMANTZIPA Eusko Jaurlaritzaren laguntza da, 25 eta 29 urte bitarteko gazteen emantzipazioa bultzatzeko.

Zure bizi-proiektua hasi nahi baduzu, orain errazagoa duzu emantzipatzeko. Edo jada bakarrik bizi bazara, emantzipazioa finkatzen lagunduko dizugu..

Documentación

Nola funtzionatzen du?

1

Baldintza guztiak bete behar dituzu.

2

Izapidetu zure eskaera eta aurkeztu beharrezko dokumentuak.

3

Onartu ondoren, baldintzak betetzen dituzun bitartean jasoko duzu laguntza, gehienez 24 hilabetez.

Documentación

Eskatzeko minutu batzuk beharko dituzu

Eskaera modu errazean izapidetu ahal izango duzu online, ordenagailu edo mugikor batetik.

Horretarako, kontuan izan:

Lortu zure BakQ

Gainera, eskaera esteka honetan (leiho berri batean irekitzen da) egin dezakezu. Eskaera-eredua bete ondoren, inprimatu eta eman Zuzenean herritarrentzako arreta-zerbitzuan.

Eskabideak aurkezteko epea 2025eko apirilaren 1etik 2025eko azaroaren 28ra arte izango da, biak barne.

* Emantzipa programa honako hauek arautzen dute: 191/2023 Dekretuak, abenduaren 26koak, gazteen emantzipaziorako Emantzipa Programarako laguntzak arautzen dituenak (2024ko urtarrilaren 16ko EHAA), eta 2025eko martxoaren 26ko Ebazpenak, Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailburuordearena, 2025erako gazteen emantzipaziorako Emantzipa Programako laguntzetarako deialdia egiten duena, 2025eko martxoaren 31an argitaratua EHAAn.